Gu Muskizko ikastolaren 5.b mailakoak gara. Proiektu hau gehienez ARTEMANIAKO entzat da. Blog honetan aurkituko duzuena hurrengo hau da:
Kolorearen sekretuak, kolore hotzak eta beroak eta Henri Matissen biografi txikia. Espero dugu zuen gustokoa izatea:

KOLOREA:
Kolorea argiaren ondorioa da.Iluntasuna beltza kolorearekin lotzen dugu.
Isaac Newton-ek kolorea eta argiaren arteko harremanez ohartu zen eta honen harira teoria bat eraiki zuen.
Ostadarra, eguzkiaren argitasunaren eta ur tanten ondorioa da.
FENOMENO NATURALA DA!!!
Hiru kolore nagusi daude: urdina (ziana ), gorria (magenta) eta horia. Haien arteko nahasketei esker, beste kolore guztiak sor daitezke. Hauek kolore primarioak dira.
KOLORE HOTZAK: urdinxkak, berdeak, gorrixkak,moreak eta marroi ilunak.
URDINXKAK: hotza, negua...
BERDEAK: udaberria, belarra, hostoak...
GORRIXKAK: beroa,sua, grina...
MOREAK: nostalgia, tristura, melankolia...
MARROIXKAK: udazkena ...

KOLORE BEROAK: gorria, horia, laranja .
GORRIA: beroa, uda, sua...HORIA: eguzkia, uda...
LARANJA: hondartza, area, sua...
HENRI MATISSE:
Henri Matisse, Frantzian, 1869ko abenduaren 31an jaio eta Nizan,1954ko azaroaren 3an hil zen. Margolari, inprimatzaile eta delineatzaile ezaguna zen, bere kolorearen erabilerarengatik.
Matissek Signac-en puntilismoaren estiloari jarraitu egin zion. Natura ere, bere artelanetako osagaia zen.
Artista askori gertatu bezala, hil ondoren izan dira baloratuak bere artelanak.
Hona hemen bere koadro batzuk:

GALDETEGIA:
- Laranja lortzeko zein kolore nahastu behar dituzu?
- Zeintzuk dira kolore primarioak?
- Zein kolore nahastu behar dira urdina lortzeko?
- Zerekin lotzen ditugu koloreak?
- Zeintzuk dira kolore hotzak eta beroak?