viernes, 28 de octubre de 2011

Etxerako lanak

Matematika. 
  • Apuntetxoak koadernoan jaso. 
  • Lan koadernoko 38 eta 39. orrialdeetako 1. eta 2. ariketak.

Hizkuntza.
  • POWER POINT-a. Norberak aukeratu duen mitoari buruzko informazioa bilatu eta ideia garrantzitsuak azpimarratu. Eman dizuedan gidoiari begira lortu informazioa
  • Lan koadernoa: 10. eta 11.orrialdeak egin. Gogoratu lan hau ostegunerako dela.
  • Bertsolaritza. Josuk, gure bertsolari kuttunak, agindutako  "kuxkuxeatze lan hori" burutu.
  • Irakurketa: zer esanik ez! Egunero irakurri behar da apur bat euskaraz, esku artean dugun liburua edo zuen gustoko beste bat.
Zientzia.
  • Paleolitoko aztarnategiak Euskal Herrian. Maparen inguruko ariketatxoak egin. Gogoratu lan hau ostegunerako dela.

miércoles, 26 de octubre de 2011

Etxerako lana

Matematika: lan koadernoko 37.orrialdea amaitu. "Mate" koadernoan diitugun ariketak egin.
Hizkuntza: Elezaharra garbira pasatzen jarraitu. Euskararen aldeko leloa eta zirriborroa bukatu.

lunes, 24 de octubre de 2011

Etxerako lana

Matematika: lan koadernoa, 36 orrialdea.

Hizkuntza.
  • Elezaharra: garbira pasatzeko lana plangintzatu eta prestatu (nik emandako gidoia kontuan izanik orriak prestatu, izenburu eta hasiera idatzi). Zerbait aldatu behar badugu koadernoan egin.
  • "Euskara dugu gure hizkuntza..." Euskararen astea dela eta, leloa pentsatu eta koadernoan idatzi; irudiaren zirriborroa egin.
  • Asteburuan eta egunero bezala euskaraz irakurri ("Urtegi misteriotsua" edo zuk aukeratutako beste liburu bat)

viernes, 21 de octubre de 2011

Etxerako lanak

Bagoaz handitzen pixkanaka. Aurten 6. mailan gaude. Zeinen ongi! Ikastolako nagusiak gara. Ene! zer nolako ardura! Txikiagoak diren ikaskideentzako eredua gara, beraz arduraz jokatu behar dugu eta eredu ona izan behar gara.
Hona hemen ardura horietariko bat: etxeko lanak.

Aurten, iaz sortu genuen bloga, honetarako ere erabiliko dugu: etxeko lanak bertan idatzi eta egunero begiratu. Asteburu honetan hasiko gara, baina pixkanaka, eguneroko erabilera emango diogu. Ea ba, hau da asteburuan dugun etxeko lana:

  • Matematika: lantzen ibili garena birpasatzeko fitxatxo bat.
  • Euskara: astelehenean garbira pasatzen hasiko garen elezaharra berriz aztertu, dena prest dagoela ziurtatzeko. 2. lana duzue oraingoan: hizkuntza lan koadernoaren 8. orrialdea (ortografia) ganoraz egin.
  • Irakurketa: "Urtegi misteriotsua" liburuaren azken atala bukatu baduzue, beste liburu bat aukeratu eta apur bat irakurri.
  •  
     Ondo pasa asteburuan!                           Irakasle tutorea: Josune Pérez Sáinz