viernes, 21 de octubre de 2011

Etxerako lanak

Bagoaz handitzen pixkanaka. Aurten 6. mailan gaude. Zeinen ongi! Ikastolako nagusiak gara. Ene! zer nolako ardura! Txikiagoak diren ikaskideentzako eredua gara, beraz arduraz jokatu behar dugu eta eredu ona izan behar gara.
Hona hemen ardura horietariko bat: etxeko lanak.

Aurten, iaz sortu genuen bloga, honetarako ere erabiliko dugu: etxeko lanak bertan idatzi eta egunero begiratu. Asteburu honetan hasiko gara, baina pixkanaka, eguneroko erabilera emango diogu. Ea ba, hau da asteburuan dugun etxeko lana:

  • Matematika: lantzen ibili garena birpasatzeko fitxatxo bat.
  • Euskara: astelehenean garbira pasatzen hasiko garen elezaharra berriz aztertu, dena prest dagoela ziurtatzeko. 2. lana duzue oraingoan: hizkuntza lan koadernoaren 8. orrialdea (ortografia) ganoraz egin.
  • Irakurketa: "Urtegi misteriotsua" liburuaren azken atala bukatu baduzue, beste liburu bat aukeratu eta apur bat irakurri.
  •  
     Ondo pasa asteburuan!                           Irakasle tutorea: Josune Pérez Sáinz

No hay comentarios:

Publicar un comentario